XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbi jakin genuen ondoren, etxe hontan guk jarraitzeagatik jarri zela nere arreba nagusiaren eskuetan.

(Unetxo baten ondoren). Egun batzuk igaro ziren eta nagusiaren berririk ez, guztiak zalantzan baginen ere.

Bitartean, amaren egoera ez zen aldatu... (Argia itzaltzen da eta unetxo baten musika entzuten da gogor.)

Argiak piztean, musika isildu ondoren, Martin agertzen da kanporako atetik, Malen-i lagunduaz besotik heldurik).

Tira ama, egon zaitez lasai etxe barruan.

Gaur, zeharo haize hotza da kanpoan geldi-geldi egoteko.

Gainera, noren zai egon behar duzu? (Esertzen laguntzen dio Malen-i).

Aspalditxoan zai izan zaren hori etxean duzu.

Ez dakit zer emango nukean oraintxe, zu lehen bezala ikusteagatik! Pentsatzen hasia naiz, zer esaten dizudan ulertu ere ez didazula egiten... Entzun ere ez, ziur asko....

ANDONI - (Agertzen da kanporako atetik). Zer? Oraindik ere lehen bezala?.

MARTIN - Oraindik berdin eta ez zekiat noizbaiten aldatuko den.

Itxaropen guztia, galdua diat oraintxe.

ANDONI - Itziar etxeratuta ere... MARTIN - Ezertxoren aldaketarik ez.

Jakingo bagenu zer egin, orain den mundu horretatik ateratzeko.

ANDONI - Sendagileak ezin al duk ezer aurkitu? MARTIN - Orainartean ez behintzat.

Gaizkiagora ez dik egiten, baina aurrera ere ez.

ANDONI - Ezer egin ezin orduan? MARTIN - Hitzik egiten ez duen bitartean gainera, nolatan ulertu berarekin?.

Askotan uste diagu zerbait garela eta ezer ez diagu balio.

ANDONI - Itziar, etxean al da? MARTIN - Une honetan ez, baina berehala etorriko duk honez gero.

Bitartean, edan zak sagardo pixka bat.

ANDONI - (Eseriaz mahai inguruan). Edango diat, bai.

MARTIN - Ateratzen dio sagardoa mahai gainean den pitxarretik). Ausartu haiz azkenean honuntza etortzen....